Antzerki-teknikak ikaskuntza-eragile gisa: rol-jokoa eta antzezpena

Eduardo de Ágreda Coso, IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
2021 e-Hizpide. Helduen euskalduntzearen aldizkaria  
Antzerki-teknikak, oinarri-oinarrian ekintzak imitatzeko printzipioari lotuta daudenez, ikaskuntzaren parte izan dira aspalditik. Are gehiago; pentsa dezakegu «irakaskuntzaren alderdi teatrala» antzinatik egon dela presente, nahiz eta ez den aipatzen ikaskuntzari buruzko lehen iturri bibliografikoetan. Izan ere, irakaskuntzan imitazioa funtsezkoa dela jotzen da gizakiek elkarrengandik ikasten hasi zirenetik, eta, hartara, ez dela nabarmentzeko modukoa. Lerro hauen bidez, mota horretako
more » ... ei buruzko datu batzuk emango dira, lehen eta bigarren hizkuntzaren irakaskuntzan noiz eta nola erabili diren argitzeko. Amaitzeko, teknika horietako bi garatuko dira (rol-jokoa eta antzezpena), bigarren hizkuntzako ikasleekin erabil daitezen; zenbait adibide emango dira, eta antzerki-teknikek zer onura dakartzaten eta hizkuntzen eskoletan teknika horiek aplikatzeko zer urrats eman behar diren azalduko da.
doi:10.54512/gyzv4354 fatcat:aoyuxohgczcftlmockcjk7qcry