Irakaslegaiak eta idazmenaren ebaluazioa: jarrerak eta jokabideak

Leire Martínez-García, Mari Mar Boillos
2021 Tantak  
Azken hamarkadetan, ebaluazioak hizkuntzen irakaskuntzaren arloan estatus peda- gogikoa lortu du. Tresna didaktiko gisa duen balioaren eta eskuratze-prozesuan duen garrantziaren on- dorioz, ebaluazioa kalifikaziotik desberdindu da, are gehiago idazmena irakasteko prozesuaren kasuan. Lan honen helburua etorkizuneko irakasleek trebetasun horren ebaluazioari dagokionez dituzten ja- rrerak eta jarduteko moduak ezagutzea da. Izan ere, irakasle gisa jardun aurretik haientzat ebaluazioa zer den eta
more » ... ren inguruan barneratuta dituzten ideiak analizatzean datza lan hau. Horretarako, Lehen Hezkuntzako graduko azken ikasturteko 51 ikaslek egindako galdetegiak aztertu dira. Emaitzek era- kusten dutenaren arabera, orokorrean, ebaluazioaren ikuspegi hezigarria dute eta helburu horretarako erabil ditzaketen tresnak ezagutzen dituzte. Hala ere, badakite unibertsitatean jaso duten formakuntza baino gehiago behar dutela.
doi:10.1387/tantak.21906 fatcat:qxmengakezb5heolihidicnul4