Fer-nandonea (Biz), Fernandorena (Ag), Ferrandorena (Iragi)

-Erroibar Eta Esteribarko Adamenea Zabal, Oikonimoak
Juan Simonenea (Auz)   unpublished
E uskal Herrian, jakina denez, etxe bakoitzak bere izena izan du eta hau belaunaldi batetik bestera transmititu den gauza izan da, izen horrekin ezagutu zaielarik etxe horretatik pasatutako guztiei. Horrelako nortasuna izan du ezen eta askotan gaurko abizenek etxearen izenean dute beren jatorria. Pirineo inguruko bi ibar hauetan euskara heriotz bidean dago, arrazoi hau dela eta, etxearen izen anitz galbidean sartu dira, hain gordina izan baita euskararen galera azken mende honetan. Dena den,
more » ... netan. Dena den, euskararen egoera kaxkarra den tokietan ere -egoera honetaz zehaztasun gehiagoz jabetzeko ikus Ibarra (2000)toponimia eta oikonimia dira bizien gordetzen diren arrastoak, eta mundu guztiak ezagutzen eta erabiltzen dituenak. Bestalde, etxe-izenetan ikertzeak, eta orobat, antroponiman arakatzeak, herri baten kulturaren inguruan datuak jasotzea suposatzen du eta, honek, era berean, gizarte horren historiaren inguruko bilakaera murgiltzeko parada ematen digu. Lalielak dioenez (1996: 146): Es sabido que lejos de ser un dato insignificante o poco representativo, el uso que hacen los individuos de los modelos onomásticos, los cambios que introducen, las transgresiones o la fidelidad a ultranza que les otorgan, proporcionan una información sobre niveles muy profundos de los sistemas culturales de los que los usuarios pueden ser relativamente poco conscientes. Ohar bedi, bidenabar, ez dugula nahasi behar hizkuntza antroponimiarekin, bakoitzak bide bat eraman duelako, eta askotan antroponimia moda edota eragin zehatzen ondorio izan da. Horrela, Euskal Herriko egungo izen gehienak euskaldunak dira Gorrotxategik (1993: 165) berriki frogatu duenez. [1] 129 * Nafarroako Unibertsitate Publikoa ORREAGA IBARRA 130 [2] Aitzitik, XVI. mendetik aurrera jaio berriei izen kristau batekin bataiatu behar zitzaien Trento Kontzilioaren (XVI. mendea) ondoren. Horregatik, antroponimian izen biblikoak agertzen dira, nahiz euskara zen nagusi inguru horietan. Honetaz gain, antroponimiaren bidez gizartearen eta familiaren ohituretan ikertzeko beta izanen dugu, eta, etxe-izenen bidez lanbideak ezagutzen ahal ditugu eta baita biztanle hauen estatus soziala ere. Suposatzekoa denez, bildutako etxe-izen guztiek ez dute antzinatasun berbera, horregatik ikuspuntu diakronikoa izatea beharrezkoa egiten da, etimologia egitea zaila baita ikuspuntu diakronikorik kontuan harzen ez badugu. Herri hauetan, oikonimian ohikoa denez, etxea jabeaz aldatzen da eta beste izen batek ordezkatu du antzineko hura, horregatik toponimia oikonimia baino iraunkorragoa izan ohi da, etxearen jabearen arabera aldatzen ez delako. Gaurko oikonimo askok -nea, -ña bukaera galdu dute, edota beste moduz desitxuratu dira. Alegia, Migelito, Bentarra etab. ahoskatzen dira Migelitoña, Bentarraña antzineko horien ordez. Horregatik, batzuetan parentesi artean egungo izendapena jarri dugu; besteetan aski dugu pentsatzea gaur egun batzuk azkeneko -ña gabe erabiltzen direla. Hainbatetan, ordea, atzizkia erabat loturik doa aurreko zatiarekin eta ez da inoiz bereizten, esaterako, Marterena, Antorena, Mañuelaña ahoskatzen dira beti, nahiz erdaraz mintzo garen. JABEARI EDO ETXEAN BIZI DIRENEI ERREFERENTZIA EGITEN DIOTENAK: Izen bereziak soilik Lehenik esan behar da gaurko izendapen anitzek -rena bukaera galdu dutela eta izen bereziarekin soilik gelditu direla. Forma hauek erdararen nagusitzearen ondorioz sortu dira, herri hauetako erdaldunek ez baitakite gisa honetako esaldiak, adib. Apesuiñen nago edo Apesuiñera noa zer esan nahi duen. Hauen ordez, estoy en casa de Apesui, voy a casa de Apesui esaten dute. Bistan denez, hauek dira erdararen eraginaren bidez sorturiko formak, eta honenbestez, erdaraz Casa Marco, Casa Zanzet etab. agertzen dira. Hona batzuk, gaurko eran ahoskatuak: Txantxo (Erro), Joantxe (Erro), Batit (Biz), Baldax (Biz), Martilonzo (Mez), Mamelantonio (Esn), Matxe (Ai), Paxkal (Esn). Gaur gelditzen diren euskaldun urriek, ordea, forma osotuak ahoskatzen dituzte eta hauen ordez, Sotoña, Motxania, Apesuiña, Juanpedroña, Ferrandoñea eta antzekoak esaten dute. Hau dela eta, itxura-aldaketa handia izaten da bi izen hauen artean. Bestaldetik, orokorrean hizkuntzaren ekonomia dela eta, laburtzeko joera nagusi izan da. Toponimian ere joera berbera dago bizirik, eta ez hemen bakarrik. Esaterako, Bretainan egindako ikerketa batean Chedevillek (1992) erraten digu X. mendean badagoela "une désaffection pour les formes les plus longues: ainsi Conomaglus est-il remplacé par Conmael". Izen bereziak + -rena, -ena: Sail hau da oparoena, etxe-izen gehienak egitura honekin osatzen direlako:
fatcat:ogoprb4ymnfmxjnbe76ny6btdm