Zelulosa biopolimeroaren propietate molekularrak argiratzen

Imanol Usabiaga, Maider Parra, Aran Insausti, Ander Camiruaga, Antonio Veloso, José Andrés Frenández
2021 EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria  
Zelulosa munduko biopolimerorik ugariena da eta naturak egiturak sortzeko erabiltzen du. Ikerketa honetan, polimero honi buruzko ezagutza zabaltzeko zenbait kalkulu eta esperimentu proposatu dira. Propietate makroskopikoak propietate molekular eta molekulen-arteko askoren nahasketaren ondorioa dira, hauek isolatzea ulertzea eta gure mesederako erabiltzea da helburua. Laser-espektroskopia erabiliz, glukosa monomeroaren eta konplexuen ikerketa egin da hauek gas eran izoztuta eta isolatuta
more » ... ik. Hemendik lortutako informazioa emaitza konputazionalekin zuzenean alderatu daitekeenez, kalkulu-metodorik egokiena aukeratu da. Azkenik, metodo teoriko honekin zelulosaren kateak eta hauen arteko elkarrekintzak argitu dira. Ikerketa honen bidez zenbait ezaugarri ikusi dira, hauen artean b-glukosaren egitura zapalak hidrogeno lotura gehiago eta eraginkorragoak sortzeko duen gaitasuna duela.
doi:10.1387/ekaia.21791 fatcat:rme3l76sw5curduwpy54oe4zae