GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA DIPUTACI6N FORAL DE GIPUZKOA

San Donostia, Sebastian
1994 unpublished
Gauza ezaguna da aspalditik orduko eta ondorengoek dagoeneko ohartu zutenez XVIII. mendearen bigarren zatian izan zen gorakada euskara idatzian. Zenbakiak erabat adierazgarriak dira; marka bedi gipuzkerak XVIII. mendearen bigarren zatian, Larramendik gramatika eta hiztegia argitara ondoren, alegia, ematen duen jauzi nabarmena. Gainera, Larramendiri ez zaio zor soilik horretarako behar zen "masa kritikoa" posibleztatzea, baina baita masa horren hizkuntz "kalitatea" igotzea ere; gonbara, bestela,
more » ... Otxoa eta Ubillos, Irazusta eta Mendiburu. Are bigarren mailako idazleengan ere -Agirre Oikiako, Lariz, Pefiaflorida, De la Quadra...-, nabari da bere eragina; Larramendiren hitzberri gutxi erabili arren eta, beharbada, inoiz beren kasa aritu beste batzuk sortzen, txukuntasun nahia antzeman dakieke nahiz eta behin baino gehiagotan estiloa itsusten duten edo-bikoteetan gauzatu hori. Adostasuna mende horren erdialderantz euskararen historian iraupen luzeko garaia (literatura landu eta landuxean 150 urte, guztiaren herena) irekitzen duen gertakari horren garrantzitsua Larramendiren gramatika eta hiztegiaren agerkundean ikustera ere iristen da.
fatcat:g3d2fbmlxran7jj5auvrs5iwx4