Jean Barbier-en Piarres XX. mendearen lehen erdiko euskal eleberrigintzan

Ana M. Toledo Lezeta
2018 Fontes Linguae Vasconum  
Jean Barbierren Piarres I (1926) eta Piarres II (1929) idazlanak aztertzen dira, XX. mendearen lehen erdiko euskal eleberrigintzan kokatuz. XIX. mendearen amaieratik, mende erdi luzean argitaratutako eleberri guztiak bat datoz erabilitako langaiak eratzeko moduan, baita adierazitako mundu-ikuskeran ere, baina Barbierrek badakar ezezagun zen osagairik: dela, aldi horretan gerrako ibilerez jardun zuen lehen eta azken eleberrigilea izatea, dela elkarren hizkuntza ulertzen ez zuten pertsonaiak
more » ... karen alderdi berdinean jartzea, dela herrikide eta kanpotarren artean muga berriak jartzea edo gizakia Jainkoak gobernatzen duela nabarmendu izana.
doi:10.35462/flv125.7 fatcat:mf5r3mxyc5bqte7xemtpkble2i