Euskararako analizatzaile sintaktiko estatistikoa hobetzeko teknikak

Kepa Bengoetxea, Koldo Gojenola
2016 EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria  
Artikulu honetan euskararako analizatzaile sintaktiko-estatistikoen emaitzak hobetzeko helburuarekin egindako esperimentu-multzoa aurkezten da. Lan honetan teknika ez-berdinak aztertzen dira: i) zuhaitz-transformazioak, ii) analizatzaileen pilaketa, eta iii) analizatzaile-modelo desberdinen irteeren konbinazioa. Emaitza guztiak zuhaitz-bankutik zuzenean hartutako urre-patroiko ezaugarri morfosintaktikoak erabiliz eta analisi morfologiko eta desanbiguatze-moduluetatik hartutako ezaugarri morfosintaktiko automatikoak erabiliz egin dira.
doi:10.1387/ekaia.14548 fatcat:jnsvkohaczhl5hnkf5rgj75354