Aramaioko hizkera*

Jose Luis, Ormaetxea Lasaga
unpublished
A ramaioko euskara aztertzea aspaldiko asmoa banuen ere, oraintsu arte ez dut asmo hori burutu. Gaztetatik hasia nintzen gurasoei (batez ere ama-ri) entzuten nizkien bitxikeriak apuntatzen. Baina lexikoari zegozkion kon-tuak ziren ia erabat. Eta urrats bat gehiago eman beharra zegoen. Eta hasi nin-tzen, hasi, baina baita ere garbatu zitzaidan lehenago ez ekin izana. Izan ere, lan honen helburua adinekoen euskara jasotzea eta aztertzea izanda, duela 20-25 urte egin izatera, ziur asko zerbait
more » ... erdina zatekeen. Ezaugarri nagusie-tan, beharbada, ez da aldaketa handirik gertatu Aramaioko euskaran belau-naldi batean, baina bizimodu-aldaketak eta erdararen eraginak bere lana egin-go zutela ez dut dudarik. Hori adinekoen artean. Zer esanik ez belaunaldi gazteagoen artean, horiengan euskara batuak ere eragin eskerga izan dukeela-rik. Azterketa honetan ez da egin gaur egun Aramaioko hiztun guztiek egiten duten euskararen argazkia. Argazki partziala da: soilik adinekoen euskara az-tertu da. Beraz, desagertzear den eta neurri handi batean desagertu den bizi-modu baten lekuko izan direnen euskara. Arkeologia-lana, hein handi ba tean. Sarreran, Aramaiori buruzko zenbait datu eman ondoren, lana egiteko erabili den metodologia eta oinarri teorikoak erakusten dira. Ondoren dator Aramaioko hizkeraren azterketa linguistikoa, honelako la-netan bereizten diren atalak landuz: 1 Fonologia, 2 Izenaren morfologia, 3 Aditzaren morfologia, 4 Morfosintaxia. Hemen, labur-beharrez, ezaugarri na-gusiak baino ez ditugu aipatuko. Azkenik, ondorio nagusiak ematen ditut, atal hauek bereiziz: Aramaioko hizkeraren kokagunea, eta Aramaioko euskararen eta Oletakoaren arteko des-berdintasunak. [1] * Artikulu honetan 2005eko ekainean Gasteizko Filologia Fakultatean irakurritako tesiaren labur-pena eskaintzen da. Tesiaren izenburua: Aramaioko euskara (azterketa dialektologikoa).
fatcat:n2lcllacbfak7cttv7esckgx34