ANUARIO DEL SEMINARIO DE FILOLOGIA VASCA "JULIO DE URQUIJO" International Journal ofBasque Linguistics and Philology·

Donostia San, Sebastian Anuario, Del Seminario, D Filologia Vasca, Julio De Urquijo, Manuel, Agud -Luis Michelena, Blanca Urgell, Koldo Zuazo, Jacques Allieres, Itziar Laka, Patxi Altuna (+34 others)
1995 unpublished
The Basque suffix garri is traditionally characterized as forming adjectives from verbs and,disputably, from nouns or adjectives and as having both an active and a passive meaning. This study first establishes on several grounds that gf1.rri is basically a deverbal suffix which forms adjectives productively. Secondly, it is shown (a) that the so-called passive value of the suffix is restricted to diadic transitive verbs: the internal argumental of the verb becomes the external one ofthe
more » ... e; and (b) that the so-called active value of the suffix is restricted to psych verbs with experiencer objects (if the preocuppare/kezka(tu) class): the surface subject of the verb becomes the external argument of the adjective. Thirdly, a unified characterization of the garri suffixation is proposed along the lines of Grimshaw (1990): if subjects of kezka(tu) verbs are internal arguments of the verb, the rule of garri suffixation simply adds an R argument which binds the deepest internal argument of a diadic verb. Finally, verbs whose surface subject bear an instrumental 8-role are considered. Since these, too, admit the suffix garri (the surface subject becomes the external argument of the deverbal adjective), I suggest that instrumental subjects must count as internal arguments in Basque in order to maintain a uniform rule ofgarri suffixation. o. Abiapuntua* Artikulu hau asmo handiago baten lehen urratsa baino ez da: garri atzizkiak gramatika sortzailearen ikuspegitik eratorpen morfologiarako agertzen dituen berezitasunak eta beste hizkuntzetako kideekiko ezberdintasunak aztertzeari begira, hemen garri atzizkiaren lehen karakterizazioa proposatzen dut. Batetik, garri aditz~tatik (izenak bai baina) funtsean adjektiboak eratortzen dituen morfema dela * Biziki eskertzen dizkiot K. Zuazori lan hau egiten ari nintzela egindako ohar ugariak. Eskerrak, halaber, neure ikasleei oharkabean emandako laguntzarengatik. Litezkeen okerrak neureak dira. Artikuluan HLEH (;= Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia ;; Sarasola 1984), HO (= Horrialde Oriak) eta Azkue (;= Diccionario Vasco-Espafiol-Frances = Azkue 1905) laburdurak erabili ditut. [ASJU. XXIX-2, 1995.355-405] GARRI ATZIZKIAREN IZAERA BIKOITZAZ (3) a. Benetan ikusgarriak.... orduko eliz-jaiak (Tx. Agirre) b. ikusgarri, aipagarri, maitagarri, jakingarri, ... 357 Alegia: (2a) adibidean itsasoak beldurtzen du, baina (3a) bezalako adibideetan norbaitek ikusiko zituen orduko eliz jaiak. Oro har, itxurazko aktibolpasibo bikoiztasun hau argiro islatzen dute, Azkaratek jasotzen duenez, bai Azkuek (1925), bai Villasantek (1974) bai beste zenbaitek.1 Nabarmentzekoa da Azkaratek, lar esplizitua ez bada ere, adjektiboak sortzen dituen atzizkitzat edo jotzen duela garri; Azkuek, ostera, argi eta garbi aipatzen du bai izenak bai adjektiboak eratortzen dituen atzizkien artean, baina adibide gehienak garri-dun izenenak ematen ditu: (4) lokarri, gehigarri, pizgarri, berogarri, galgarri 0), gazigarri, gogorgarri, gomutagarri, oroikarri, luzagarri ("aitzakia"), indargarri, iziogarri ("incentivo"), pozgarri, sorgarri ("lasaigarri"), sugarri ("erregai"), gozagarri. 2 (Azkue 1925: 99) Hortik kanpokoak ere ez dira arrotzak gaur egun: (5) azpigarri, euskarri, lasaigarri, ... Itzuliko naiz izenen kontu honetara geroxeago, baina aurreratu dezadan Azkarateren isiluneak eta Azkueren adibide-ugalketak akaso agerian uzten dutela garri-tik eratorritako izenak nolabait lexikalizatuak eta ikasitakoak direla, eta beraz garri-ren izen balioa ez dela egun emankorra. 3 Garri atzizkia lotzen zaion oinarriari dagokionez, Azkue ez da esplizitua baina bai, ostera, Villasante (1974) eta, batez ere, Azkarate (1990). Azken hizkuntzalari honen arabera, garri atzizkia argi eta garbi lotzen zaio aditzoinari, zenbait kasutan bederen: (6) a. erdira(tu) -> erdiragarri c. uki(tu) -> ukigarri b. gal(du) -> galgarri d. salba(tu) -> salbagarri Ordea, atzizkiak balio aktiboa duenean zalantza egon daiteke izenetik eratorria ote den garri-dun adjektiboa: (7) pozgarri, lotsagarri, penagarri, negargarri, kezkagarri, ... Poz, fotsa, penal negar, kezka izenak baitira. Hala ere, Azkarate (7)-ko adibideak poz eman, fotsa sortuleragin, negar egin, pena eman bezalako aditz esapideetatik eratortzearen aIde makurtzen da; argudio bakartzat (6)-ko adibideak bezaIakoekiko paralelismoa eta (7)-ko adibideen parafrasietan ageri diren aditzen erabilera ("egoera lotsagarria" = "lotsa sortzen/eragiten duen egoera") darabiltza. Teoriaren eta azalpenaren barneko argudioa-dugu hau, nolabait esateko. (1) Egia da bai, balio aktiboa nolabait jatorrizkotzat jotzen dutela Villasantek eta Azkaratek; baina ez da diakroniaren ikuspegi hori hemen jarraitu nahi dudana. (2) Honako adjektiboak aipatzen ditu: (i) maitagarri, izugarri, negargarri, ikusgarri, barregarri, egingarri, lazgarri, sinesgarri, galgarri. Kontua are gehiago korapilatzen da Azkuek emandako garri-dun hainbat izen Euskal Herri osokoak ez direlako eta baten bat, izen zein adjektibo, berak asmatua izan litekeelako. GARRI ATZIZKIAREN IZAERA BIKOITZAZ 359 adjektiboaren oinarrian beti dagoela aditz bat. Argudioak, begi bistan dagoenetik ezezagunera antolatu ditut: azalpenaren trinkotasuna, fonologi argudioa, tipologi argudioa, eta emankortasuna. 2.1. Koherentziak hala eskatzen du. Aditz oinarriaren kontua iluntzen edo da, Azkaratek (1990) idaroki bezala, garriren bidez sortzen diren izen/adjektiboen azpian adjektiboak edo izenak izan daitezkeenak agertzen direnenean; zerrenda, baita kasu honetan ere, luze samarra izan daiteke. Hara: (11) a. agurgarri
fatcat:qclipdadvrgytpzskflfrx3rqu
Web Archive [PDF]