Euskal toponymia eta dialektologia

Alfonso Irigoyen
unpublished
Agur jaunandre bihotzekook: Duela zenbait denbora egun hemen zuen aurrean aurkeztatzen dudan ponentzia-ren hurrengo laburpen hau igorri nuen neure parte hartzea baieztatu ondorik: «Euskal Toponymia eta Dialektologiaz mintza nadin eskatu zaidanez gero aurre-tik oharren bat edo beste egin beharrean aurkitzen naiz: »a) Euskal Toponymiaz hitz egiterakoan, beste edonongo Toponymiaz hitz egi-ten denean bezala, beharrezkoa da kontuan har dezagun hura garai desberdinetako stratifikazioz osaturik
more » ... , eta horrezaz gainera lekuizenak berak era bat baino gehiagoko iturrietan sorturikoak izaiten direla, eta, orokorki ikertzen hasten gare-nean inoiz argitasunen bat erdiets badezagu pozik geldi gaitezkeela, zeren arlo honetan ilunguneak gehiago izaiten baitira argiguneak baino. Hala ere, Topony-miak, Anthroponymian edo antzeko den beste iturriren baten oinarriturik ez dagoe-nean, badu arlo bat deskriptivoa dena, eta izan ere, berezkoa denez, holakoetan leku-izenak hiztunen berbetamodua erabilirik formatu izan ziren, eta arrazoi horre-gatik berberagatik transparentzia handiagoa edo tipiagoa erakus dezakete, batzuran, evoluzio phonetikoagatik ilungunez beterik gelditu izan direnean, haien iturria des-kubritzea zuzen eginiko lanaren ondorio besterik izaiten ez dela. Batez ere horri diogu hemen kasu egingo, eta besteari phonetikaren aldetik baizik ez zaio helduko, hala behar denean. »b) Guzti honek, ene eritzian bederen, ez du erran nahi euskarak garai zaharretan zukeen oinarrizko batasun gero neurri baten bereiztera makurtu dena gogoan hartu behar ez denik, eta bere neurri egokian ikertu behar ez denik, hain zuzen ere ikuspegi orokor hori beharrezkoa baita beste arloa behar den moduan tratatzeko. Ezaguna da, alabaina, eritzi desberdinak korritu izan dutela orain baino lehen, eta delako batasuna zalantzan jarri izan duen ikertzailerik ere ez dela falta iZan. Ene ustez, ostera, orain baino lehen borogu zehatzak emanik izkribatu izan dudanez, euskararen oinarrizko batasun zaharra ezin ipin daiteke zalantzan. Toponymia zaha-rreko zenbait datu ere uste dut ez daudela horren kontra. Bizkai(a) toponymoaren hedadura bera, konparazio baterako, egungo eguneko Euskal Herria baino eremu askozaz zabalagokoa da. Berdin gertatzen da Arbe toponymoarekin ere, bigarren elementu den-be lurrari dagokiola,-posizio enklitikoan ez dagoenean behe.-[ASJU Geh 28, 1995, 209-240]
fatcat:pngu3jm5e5dezhqpt4lducualm