Alkohola edatearen eragina garun-nerabean

Amaia Nuñez-delMoral, Luis F. Callado
2020 EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria  
Jakina da gure gizartean alkoholaren kontsumoa oso hedatuta eta onartuta dagoela; eta horren gehiegizko kontsumoak eragin ekonomikoak, sozialak eta osasunean ditu. Gehiengoetan alkoholaren lehendabiziko kontsumoa nerabezaroan ematen da. Jakinda garun-nerabea heltzen ari den organoa dela, argi dago alkoholaren kontsumoak eraginak dituela bere garapenean. Bere ezaugarri biologikoak direla eta, garun-nerabeak ez du gaitasun nahikorik ekintzen ondorioak aurreikusteko eta, horrek, alkoholaz gain
more » ... e droga batzuen gehiegizko kontsumoa egiteko arriskua handitzen du. Beraz, beharrezkoa egiten da nerabeei ezagutaraztea zeintzuk diren alkohola edatearen eragin kaltegarriak, bere kontsumo patroia alda dezaten. Horretarako, lan honetan alkoholaren gehiegizko kontsumoaren eraginak garun-helduan azaltzen hasten gara eta garun-nerabean dituen eraginekin amaitu, tartean garun-nerabeak dituen hainbat ezaugarri aipatuz.
doi:10.1387/ekaia.21785 fatcat:tapvmkbqrjcwjhezl5gc7nmegm