Haurdunaldian amak izandako bizi-ohiturak, ingurumen esposizioak, osasun sistemaren ekimenak eta haurraren garapen neuropsikologikoa. INMA (Haurtzaroa eta Ingurumena-Infancia y Medio Ambiente) proiektuan argitaratutako lanen errebisioa

Izaro Babarro, Ainara Andiarena, Jesús Ibarluzea, Eduardo Fano, Juan Jose Aurrekoetxea, Nerea Lertxundi, Aitana Lertxundi, Mara Gallastegi, Amaia Irizar, Eva Pereda-Pereda, Nerea Urbieta, Loreto Santa Marina
2019 EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria  
Osasunaren esparruan orokorrean, eta zehazki Osasun Publikoarenean, azken bi mendetan ingurumenak osasunean duen efektua aztertzeak interesa piztu du. Marc Lalondek, 1974. urtean osasun eredua garatu zuen, bizi-ohiturek eta inguruko faktoreek osasunarengan zuten eragina azpimarratuz. Artikulu honen helburu orokorra, faktore hauek haurraren garapen neuropsikologikoan nola eragiten duten aztertzea helburutzat duten INMA proiektuko hainbat lanen emaitza esanguratsuenak azpimarratzea da. Hala nola,
more » ... tzea da. Hala nola, emakumeen bizi-estiloekin erlazionatutako gainpisu/obesitateak eta erretze-ohiturak asoziazio negatiboa erakutsi zuten haurraren garapen neuropsikologikoarekin. Elikadura-ohiturei dagokienez, arraina, osasunarentzat onuragarriak zein kaltegarriak diren substantzien garraio dela ikusi zen. Emakume haurdunek jarraitzen zituzten ekimenei dagokienez, gure proiektuko emaitzek azido foliko dosi altuegi zein baxuegiek haurren garapen neuropsikologikoan eragin positiboak zituztela erakutsi zuten. Edoskitze naturalak autismoa bezalako jokabide arazoentzat eragin babesgarria zuela erakutsi zuten gure ikerketek. Ingurumen faktoreek, haurraren garapen eta osasunean kalteak dakartzatela ikusi da. Berdeguneek duten eragina ordea, onuragarria dela ikusi da. Lan honek haurdunaldian emakumeak jarraitzen dituen bizi-ohiturak eta osasun sistemaren aholkuak zein emakumeak dituen ingurumen esposizioak haurraren garapen neuropsikologikoan duen eragina erakutsi du.
doi:10.1387/ekaia.20417 fatcat:wt6t3q4cbre7pp2ajuv77d2clu