Nondik datoz egun hain ohikoak diren hipersentiberatasun arazoak? Higiene hipotesia eta mikrobiotaren hipotesia

Maider Soraluze, Haritz Gurruchaga, Laura Saenz del Burgo
2019 EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria  
Berrikuspen honetan, gaur egun geroz eta intzidentzia handiagoa duten eta herrialde garatuetako osasun arazo garrantzitsu bilakatu diren hipersentiberatasun arazoen jatorria aztertzen da. Horretarako, hipersentiberatasun arazoen jatorriaren inguruan sortutako hipotesi nagusiak azaltzen dira: "Higiene hipotesia" eta "Mikrobiotaren hipotesia" edo "Old Friends mechanism". Azken urteetan, higiene hipotesia atzean utzi eta mikrobiotaren hipotesia hobestera pasa izana argudiatzeaz gain, higiene
more » ... gain, higiene neurriek populazio handietako gaixotasun infekziosoen prebentzioan duten garrantzia eta "higiene" kontzeptuaren gainean dagoen gaizki-ulertua argitzen dira. Azkenik, hipersentiberatasun arazoen gainean eragiten duten faktore garrantzitsuenez hitz egiten da, antibiotikoen gehiegizko erabilera eta dieta desegokitik hasi eta faktore genetikoetaraino. Laburbilduz, gizakion modernizazio prozesuak, bizi-ohitura desegokiek eta mediku praktika inbasiboen neurriz kanpoko erabilerak, gizakiokin kontaktuan bizi diren mikroorganismoengan eragin negatiboa izan dutela esan daiteke, hipersentiberatasun arazoen intzidentzia igoz.
doi:10.1387/ekaia.19994 fatcat:qazaufag6vdmbmkmxndunfqlli