El despliegue de la Ley de Dependencia en el País Vasco y la Comunidad de Madrid (2007-2012): el margen de la autonomía política

Nicolás Barbieri, Raquel Gallego
2015 ZERBITZUAN  
Ongizate arloko politikak aldatzeko saioak legitimitate eta koordinaziorako erronka bilakatzen dira, eta bereziki garrantzitsu izaten dira deszentralizatutako Estatuen baitan. Maila anitzeko gobernuko egoeretan tentsioak agertzen dira politika publikoetako emaitzak kapitalizatzean, eta zaildu egiten dute administrazioen arteko lankidetza. Arazoaren konplexutasun hori larritu egiten da krisialdi eta politiken murrizketa gertaturiko garaietan. Horren adibide gisara, kasu adierazgarria da
more » ... zgarria da Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunaren Arretarako Legearen onarpen eta hedakuntza. Legea ezartzeko premiako gertatzen ziren Gobernu zentralaren, erkidego eta tokiko gobernuen koordinaziorako mekanismo konplexuak bideratzea. Prozesu horretan, autonomia-erkidegoek aukera desberdinak hartu zituzten bai erakundeen aldaketarako bai politika publikoen aldaketarako, eta krisialdia hastean (2008) larriagotu egin ziren alde horiek. Artikulu honetan aztergai hartzen da areagotzen den aldaketa instituzionalaren Hacker egilearen tipologia (2004), horren haritik interpretatu eta azaltzeko bi kasu desberdinetan -Euskadi eta Madrilgo Erkidegoa-jada ongizaterako politiken eskumenak banaturiko top-down logikari jarraikiz garatu izandako ezarpenerako bi ibilbide. Gako-hitzak: Ongizate Estatua, mendetasunaren inguruko politikak, deszentralizazioa, politika publikoa, aldaketa instituzionala, autonomia-erkidegoak.
doi:10.5569/1134-7147.60.07 fatcat:45ux7l7wc5dqzjz37waomeo5ga