Ia zero energia kontsumitzen duten eraikinen ezagutza zientifikoaren analisia

Izaskun Alvarez, Enara Zarrabeitia Bilbao, Itziar Martinez de Alegria Mancisidor, Jasone Aranburu
2019 EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria  
Eraikuntza-sektorearen energia-kontsumoa jaistera bideratutako ahaleginek energia balantzea ia zero energia kontsumitzen duten eraikinak (Nearly Zero Energy Buildings, NZEB) kontzeptuaren garapena ekarri dute Europar Batasunean. Lan honen helburuak dira, ia zero energia kontsumitzen duten eraikinen inguruko ezagutza zientifikoaren joeraren ikuspegi orokor bat eskuratzea, eta Passivhaus etxebizitzen ezaugarri energetikoak definitzen dituzten parametroen arteko erlazioek jarraitzen dituzten
more » ... tzen dituzten ereduak edo patroiak aztertzea. Web of Science (WoS) datu-basea erabiliz zientziaren ikerketa esparrua garatu eta bistaratu da, argitalpen urteak, herrialde, aldizkari, eta erakunde garrantzitsuenak, gehien aipatu diren artikuluak eta teknologia-jardueren bideak analizatuz. Emaitza orokorrek adierazten dute ia zero energia kontsumitzen duten eraikinen filosofia aditasun handia ari dela eskuratzen zientzia arloan. Ikerketa-lanak nagusiki Europan bildu dira, baita artikulu gehien argitaratzen dituzten erakundeak ere.
doi:10.1387/ekaia.20421 fatcat:jtcdsnajnnhwvafipq47mflkd4