Antzinateko eta, ora har, latin bitartekotzako izen berezien euskal ordainaz

Inigo Arzalluz
1994 unpublished
What is natural-and traditional-in the Basque language is the use of Latin spelling as a starting point-following the same rule as the languages close to its, surroundings-for the transcription ofproper names, which the author ofthis essay calls 'names mediated through Latin'. That is to say, all those names which pertain to the Ancient Greek and Ancient Latin world, most of those belonging to the Middle Ages and many from the Modern Age. In this essay we propose a transcription system which,
more » ... llowing the rule mentioned above, respects and preserves the genuine Basque pronunciation ofthose proper names as well. Antzinateko izen bereziek beste edozein jatorritako izen bereziek ez bezalako tratamendua dute gure inguruko hizkuntza guztietan: denetan arrotzak izan arren, etxekoak egin dituzte eta etxekotzat tratatu Mendebaleko hizkuntzek, bestelako izen bereziek jasan ez dituzten aldaketak sofriaraziz. Aldaketa hauek araugaitzak dira hizkuntza guztietan, eta guztietan, jakina, desberdinak. Ezinbestekoa denetik behar-bada hain beharrezkoa ez denera abiatuta, badirudi euskal hiztegiaren sail ezkutuen-ak arautzeko sukarra zabaldu dela gure artean, eta izen hauei ere heldu omen zaie txanda, heltzeko zorian da edo presakaegi heltzeko arriskuan dateke: honen ingu-ruan, euskaran jatorra den izen horiek transkribatzeko tradizio bat defendatu baino ez nuke nahi ondorengo lerroetan. Hizkuntza batean sortutako-edo han jasotako eta bertatik zabaldutako-izen bereziak beste hizkuntza batera transkribatzen direnean, bi muturren artean dauden irtenbide askoren artean egiren da aukera. Mutur horietako bata izango litzateke izen bereziak bigarren hizkuntzaren erara ematea, izen arruntak izango balira bezala eta hauek pairatzen dituzten aldaketa guztiak jasanda; bestea, jatorrizko hizkuntzan diren direnean uztea, oraingo izen berezi arrotzekin gertatzen den legez. Batera zein * Zorretan nago orri hauek irakurri eta hobetzen saiatu diren irakasle eta adiskideekin, batez ere Patxi Altuna, Gidor Bilbao, ]oakin Gorrotxategi eta ]oseba Andoni Lakarrarekin: bihoakie denei nire esker ana. Lan hau Euskal Herrik~ U nibertsitatearen ikerkum:za proiektu baten laguntzari esker egin ahal izan da.
fatcat:a4rkwitw7je4vixgbnhrse5zae